Ideiak izatea ETHAZI erronken ebazpenean etengabe errepikatzen den dibergentzia-prozesu bat da. Alternatibak sortzeko 5. urratserako bakarrik uztea sormenaren ekintza- eta entrenamendu-fokua asko murriztea da. Ebazpeneko urrats guztietan aurki ditzakegu ikasleek sortzen dituzten proposamenetatik abiatuta erabakiak hartu behar dituzten egoerak. Mikro-ikastaro honekin, parte hartzen duten irakasleek egoerak eta dinamikak ezagutuko dituzte, ETHAZI erronkak ebazteko faseetan balioa emango duten ideiak sortzeko entrenatzeko.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 1.00 | 23-01-2024 | 16:00 – 17:00 | Sinkronoa Online |
Ordu ez Presentzialak: 4.00 |
Konpetentziak
Ikasleei ETHAZI erronkak ebazteko prozesuan ideiak izaten laguntzeko dinamikak ezagutzen ditu.
Edukiak
-
Ikasleek ideiak izan behar dituzten egoerak.
-
Askotariko egoeretarako dinamikak.
-
Saio sinkronikoa. “Agoerak partekatzea. Feedback”
Metodologia
Erakusketa- eta hausnarketa-elementuak dituen online modalitatea, elkarrizketa-saio sinkroniko batekin osatua.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Prestakuntza horretarako ezarritako gaitasunak garatzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
– Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu
Izen-emate datak eta informazioa
2023.10.17 – 2023.01.11