Egia da motibatutako ikasleen irakasle izatea askoz hobea dela? Egia da ikasle batzuen motibazioa ezin dela aldatu? Azken ikerketek eta esperientziek frogatzen digute motibazioa gara dezakegula. Motibazioak gure ikaskuntza- edo lan-prozesuak eskatzen dituen gauzak egiteko eta erabakitzeko mekanismoak adierazten ditu. Ikusiko dugu zeintzuk diren motibatzen duten elementuak, nola ebaluatu dezakegun motibazioa eta zer dinamika edo ekintza erabili hura garatzeko.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3.00 | 01-06-2022 | 09:00 - 12:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Motibazioaren kontzeptuari buruz hausnartzea.
Ikasleen motibazioa lortzeko dinamikak ezagutzea.
Edukiak
Motibatzen duten elementuak ezagutuko ditugu, motibazioa nola ebaluatu dezakegun eta horretarako erabili beharreko dinamikak.
Metodologia
Metodologia ekintzan eta praktikan oinarritzen da.
Ebaluazioa
3 orduko saioa. Inkesta pasako da, baina ez da zetifikatuko pilula txikia delako.
Baldintzak
Ikasenpresa irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Ikasenpresa irakaslea izatea.
Izen-emate datak eta informazioa
Azken eguna : maiatzak 20
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.