Ikastaro honetan BIM metodologiaren oinarrizko kontzeptuak azalduko dira, eta proiektu bat modelatzeko balio duten tresnak ezagutuko dira. Ikastaroa amaitu ondoren, ikaslea gai izango da arkitektura eta instalazioetako proiektu sinple bat modelatzeko eta egindako ereduaren planoak sortzeko.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5.00 | 10-06-2025 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
2 | 5.00 | 12-06-2025 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
3 | 5.00 | 17-06-2025 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
4 | 5.00 | 19-06-2025 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
BIM metodologiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea (BIM plana, erabilerak, rolak, tresnak...)
Proiektu bat sortzea BIM metodologiaren arabera (Arkitektura eta instalazioei lotutako ereduak erabiliz). Arkitektura, iturgintza, saneamendu eta berokuntzako oinarrizko modelatzea.
Planoak lortzea ereduan oinarrituta.
Edukiak
Bertan landuko diren edukiak honako hauek izango dira:
BIM metodologiaren oinarrizko kontzeptuak.
Modelatze arkitektonikoa
MEP modelizatzea (instalakuntzak)
Modeloen kudeaketa
Metodologia
Aurrez aurrekoa. 5 orduko 4 saio.
Ebaluazioa
Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Prestakuntzako orduan %90 betetzea
Baldintzak
Ez da BIM metodologian aurretiko esperientziarik behar.
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Ekipo propioa izatea Revit 2025 bertsioarekin.
Revit erabiltzeeko lizentziarik ez duenak, ikastaroa egiteko sarbidea eman ahal izango zaio.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo dira:
Inskripzioaren hurrenkera hartuko da kontuan.
Ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2025eko ekainaren 4a.
Ebazazpena: 2025eko ekainaren 5ean, posta elektroniko bidez jakinaraziko zaio inskribatutako pertsonari prestakuntzan onartua edo baztertua den.
Onartua izan den pertsona zuzenean matrikulatuko da.
Eman izena ikastaro honetan
