SIMUMATIK (www.simumatik.com) biki digitalak sortzeko plataforma berritzailean oinarrituta ikastetxetara zuzenduriko "Eraiki zure laborategi birtuala" erronkaren bigarren edizioaren aurkezpena.

Iraupena: 2.0 ordu
Lekua: ONLINE (Webinar)
Edukiera: 500 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 2.00 22-11-2022 10:00 – 12:00 ONLINE
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

SIMUMATIK plataformarekin biki digitalak garatzen ikastea

Edukiak

Industria 4.0 kontzeptuak aldaketa handiak suposatzen ditu industria eta hezkuntza arloan. Bere helburu nagusiak ekoizpen-prozesuak optimizatzea eta jasangarritasuna areagotzea dira, fabrikazioaren digitalizazioaren bitartez, lehiakortasuna lortzeko eta bezeroari zuzendutako ekoizpena ezartzeko. Paradigma berri honekin sortzen diren agertokiek teknologia berritzaile batzuen integrazioa eskatzen dute OT zein IT zatietan. Profilek eta lantaldeek diziplina anitzekoak izan behar dute eta arlo bakoitzaren beharrak eta helburuak ondo ezagutu behar dituzte. Paradigma aldaketa honetan, 4.0 Industrian Digital Twin bezala ezagutzen diren prozesuen birtualizazioak eta simulazioak garrantzi handia du.

Digital Twin kontzeptua lantzen ari garen garai honetan, irakasleen eskakizun bat zentroan dauden ekipamenduetara egokitutako biki digitalak sortzea izan da. Ildo horretatik, teknologia desberdinak probatu ostean, SIMUMATIK plataformarekin esperientzia pilotu bat jarri genuen martxan 2021-2022 ikasturtean. Esperientzia zentroen ideiak eta beharrak biltzean eta biki digitalaren garapenean haiei laguntzea izan zen. Esperientzia pilotuan SIMUMATIK plataforman argitaratuta aurki daitezkeen 5 biki digital garatu dira. 

Orain “Eraiki zure laborategi birtuala”-ren edizio berritu eta hobetua aurkezten dugu berriro. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, azaroaren 22an 10:00etan antolatu dugun webinarrera gonbidatzen zaitugu. Honako edukiak landuko dira: 

  1. “Eraiki zure laborategi birtuala 2021-2022” pilotuaren itxiera eta proiektuen laburpena (30 min)

  2. SIMUMATIK plataforma (30 min)

  3. Erronkaren aurkezpena Eraiki zure laborategi birtuala 2022-2023 (30 min)

  4. Galderak (30 min)

 

Metodologia

Aurkezpena

Ebaluazioa

– Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

Interesa duen orok parte hartu ahal izango du

Hautaketa irizpideak

Kopurua bete arte

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.