SIMUMATIK biki digitalak sortzeko plataforma berritzailean oinarrituta ikastetxetara zuzenduriko esperientzia pilotuaren eta "Eraiki zure laborategi birtuala" erronkaren aurkezpena.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1.50 | 22-03-2022 | 10:00 – 11:30 | ONLINE |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
SIMUMATIK plataforma
Edukiak
4.0 Industria kontzeptuak aldaketa handiak dakartza industria eta irakaskuntza esparruan. Bere helburu nagusia prozesu produktiboak optimizatzea eta jasangarritasuna areagotzea dira, fabrikazioaren digitalizazioaren bidez, lehiakortasuna irabazteko eta bezeroari zuzendutako produkzio bat ezartzeko. Paradigma-aldaketa honetan prozesuen birtualizazioak paper garrantzitsu bat jokatzen du.
Tknikan “Makinen Interneta” (IoM) deritzon espezializazio arloan teknologia desberdinak frogatu ondoren, SIMUMATIK plataforman oinarrituta ikastetxeetara zuzenduriko esperientzia pilotu bat martxan jartzea erabaki dugu.
SIMUMATIK (www.simumatik.com) biki digitalak sortzeko plataforma berritzaile bat da. Erabiltzaileak mota ezberdinetako modeloak sortu ditzake eta erreminta ezberdinetara konektatu kontrolatzeko: PLCak, robotak, IoT, Arduino, e.a. Hodeiera konektatuta dagoenez, erabiltzaileek beraien artean ere elkarlana egin dezakete eta nahi izan ezkero, bikiak partekatu. Horrela komunitate bat sortzeko aukera ematen du eta teknika hau demokratizatzeko erraztasuna ekarri.
Irakaskuntzan, biki digitalek teknologia berriei ateak zabaltzen dizkiete, ikasleei edozein unetan eta edonon praktikatu eta ikasteko aukera emanez. Kasu askotan, zentroak izan ditzakeen mugak gainditzea posible da.
Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, martxoaren 22-an goizeko 10:00-tan antolatu dugun webinarrera gonbidatzen zaitugu. Bertan eduki hauek landuko dira:
– SIMUMATIK plataforma (30 min)
– Eraiki zure laborategi birtuala erronkaren aurkezpena (30 min)
– Galderak
Metodologia
Aurkezpena
Ebaluazioa
– Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
Interesa duen orok parte hartu ahal izango du
Hautaketa irizpideak
Kopurua bete arte
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emate epea: 2022ko martxoaren 18a
Eman izena ikastaro honetan