AWS DeepRacer trebetasun-maila desberdineko garatzaileek machine learning-arekin modu ludikoan praktikatu ahal izateko pentsatua eta diseinatua dagoen plataforma bat da. Errefortzu bidezko ikaskuntzaren bidez gidatutako auto lasterketa guztiz autonomoa da eta sistema erabiltzeko bi aukera ematen ditu: 3D simulazioa hodeian eta lasterketa-auto bat 1/18 eskalan. Jardunaldi honetara bertaratzen direnek lehiakide rola izango dute: bakoitzak bere modeloa sortu eta entrenatuko du eta ikastarora doazen gainerako partaideen aurka lehiatuko du.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 11-12-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
2 | 2.00 | 11-12-2024 | 14:30 – 16:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Jardunaldi honetan parte hartzearekin, honako gaitasunak garatuko dira:
- AWS DeepRacer plataforma ezagutzea
- Ibilgailua gidatzen duen modeloa entrenatzea
- Machine learning algoritmoak erabiltzea (errefortzuzko ikaskuntza -reinforcement learning-)
- Gidatze autonomoari, ingurune birtualei, Python programazioari eta abarri buruzko ezagutzak indartzea.
Edukiak
Jardunaldia bi bloketan banatua egongo da: lehenengoa AWS DeepRacer plataforman eredu bat nola sortzen eta entrenatzen den ikastera bideratuta egongo da eta bigarrena lehiaketan zentratuko da, non aurrez sortutako ereduek elkarren artean lehiatuko duten.
1. BLOKEA (9:00-13:00): Lehiatzen ikasi
- AWS DeepRacer aurkezpena.
- Kontsola eta parametroen konfigurazioa.
- Modeloaren entrenamendua hodeian
- Modeloa entrenatzen den bitartean, honako eduki osagarriak emango dira:
-
- PartyRock (IA bidez aplikazioak sortzeko AWS zerbitzua)
- Euskadiko LHko ikasle batek DeepRacer lehiaketan bizitako bere esperientzia entzuteko aukera izatea aztertzen ari gara
Lunch (13:00-14:30)
Ikastaroan parte hartzen duten guztiei lunch bat eskainiko zaie
2. BLOKEA (14:30-16:30): Lehiatu
- AWS DeepRacer lehiaketa birtuala.
- Kotxe fisikoarekin lehiaketa bat egiteko aukera aztertzen ari gara
Metodologia
Ikastaroa Tknikan bertan egingo da, metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliz.
Ebaluazioa
- Ikastaroko orduen %90a betetzea beharrezkoa da.
Baldintzak
Parte hartzeko eta jardunaldiaren dinamika behar bezala jarraitzeko, baldintza hauek bete behar dira:
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
- Ordenagailu eramangarri propioa izatea eta ekartzea
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Bi irakasle ikastetxe bakoitzeko. Plaza librerik balego, ikastetxe bakoitzeko irakasle kopurua handituko litzateke.
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko azaroak 22
Onartuen/ez onartuen ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko da 2024ko azaroaren 25an.
Eman izena ikastaro honetan
