AWS Academy Amazonek eskaintzen duen hezkuntza-tresna bat da eta, dohainik eta era erraz batean, AWS zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen du. Gainera, laborategi pertsonalizatuak sortzeko eta ikasleak matrikulatzeko aukera ematen du, egiten duten lana gainbegiratu eta euskarria eman ahal izateko, horiek kreditu-txartelik sartu behar izan gabe. Azkenik, material didaktikoak ere eskaintzen ditu, lanbide heziketako informatika-zikloetan funtsezko cloud kontzeptuak sartzen laguntzeko. Webinar honen bidez, ikastetxe bat plataforman sartzeko burutu behar dituen pausoak ikusiko ditugu eta Academy-ren abantailak klasean aprobetxatzen dituzten irakasle talde baten esperientzia izango dugu ere.

Iraupena: 1.0 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 300 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.00 17-05-2024 09:00 – 10:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 1.00

Konpetentziak

Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • AWS Academy-n ikastetxe bat alta ematen ikastea
  • Plataformak informatika-zikloetan dituen abantailak ezagutzea

Edukiak

Hona hemen jardunaldiaren edukiak:

  • AWS eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren arteko lankidetza-gutunaren sarrera eta azalpena
  • Plataforman alta emateko jarraitu beharreko urratsak
  • Plataformaren azalpena AWS-ren eskutik
  • Irakasleen erabileraren azalpena
  • Zalantzak eta galderak

Metodologia

Prestakuntza labur hau online eta, batez ere, informatiboa izango da. AWS-ren eskutik plataforma aurkeztuko da, irakasle batzuek erreminta ikasleekin nola erabiltzen duten azalduko digute eta zalantzetarako eta galderetarako tarte bat utziko dugu.

Ebaluazioa

Webinarra informatiboa denez, ez da ebaluatuko eta ez da ziurtagiririk emango.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.