Ansible gailuak eta azpiegiturak konfiguratzeko, hedatzeko eta orkestratzeko lanak errazten dituen automatizazio-tresna bat da. Erremintaren konfigurazioa testu-fitxategietan oinarrituta dago, eta, beraz, deklaratiboa da eta git bezalako softwarea erabiliz bertsionatu daiteke. Gainera, ez da beharrezkoa ordenagailuetan agenterik instalatzea; horri esker, ITko ataza errepikakorrak modu eraginkorrean automatiza daitezke. Horrela, ikastaro honetan zer aukera eskaintzen dituen, nola konfiguratzen den, sintaxia nolakoa den eta nola erabil daitekeen ikastetxe bateko ordenagailu-sare bat hornitzeko edo zenbait zerbitzuren hedapena automatizatzeko ikusiko dugu.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 14-05-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
2 | 4.00 | 16-05-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
3 | 4.00 | 21-05-2024 | 09:00 – 13:00 | Online |
Ordu ez Presentzialak: 12.00 |
Konpetentziak
Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:
- Lan-ingurune bat instalatzea eta konfiguratzea Ansible erabili ahal izateko
- Ansible-en komando ohikoenak ezagutzea
- Ansible erabiliz hainbat ordenagailuren konfigurazioa aldi berean hedatzea
- Hodeian oinarrituriko lan egiteko tresnak erabiltzea (GitHub Codespaces, GitHub Classroom, AWS Academy…)
Edukiak
Hona hemen ikastaroaren edukiak:
- Ansible-era sarrera
- Ansible-en konfigurazioa
- Ansible Engine
- Ansible Clients
- Ansible Ad Hoc komandoak
- Ansible Playbooks-era sarrera eta oinarrizko kontzeptuak
- Debug
- Variables
- Datacollecion
- Register
- Ansible Playbooks-en kontzeptu aurreratuak
- Handler
- Loop
- Tags
- Windows gailuen Ansible bidezko konfigurazioa
Metodologia
Ikastaroa hiru online saiotan banatuta dago eta Zoom plataforma erabiliz kudeatuko dira. Gainera, saio horiek grabatu egingo dira eta ikastaroko ikasleen eskura jarriko dira. Aldi berean, ikastaroan pare hartzeko, ikasleek ez dute ordenagailuan softwarerik instalatu beharko, honako tresna hauek erabiliko baitira:
- GitHub Codespaces: kodea garatzeko eta Ansible komandoak exekutatzeko. Codespaces-ek guztiz kudeatuta dagoen eta edozein web-nabigatzailetik eskuragarri dagoen kode-editore bat (VS Code) eskaintzen du. Beraz, ikastaroa jarraitu ahal izateko, GitHub kontu bat izatea beharrezkoa da.
- AWS Academy: ikasleak AWS Academy-n matrikulatuak egongo dira eta ariketak Amazonen plataforman dohainik dauden baliabideetan hedatuko dituzte.
Metodologiaren ikuspegitik, honako hauekin egingo da lan:
- Moodle: baliabide teorikoak, ariketak eta prestakuntzaren edukiekin lotutako informazio gehigarria eskuragarri izateko. Webinarretako estekak eta grabaketak ere bertan igoko dira.
- GitHub Classroom: irakasleek ebaluatuko dituzten ariketak egiteko. GitHub Classroom GitHub-ek eskainitako hezkuntza-plataforma bat da, kodearekin (edo testu lauko fitxategiekin) lotutako ariketak esleitzeko, osatzeko eta ebaluatzeko prozesua errazten duena.
Era berean, saio bakoitzaren garapenean, azaldutako ezagutzak finkatzeko helburuarekin, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.
Azkenik, online saioetara joatea derrigorrezkoa izango dela gogoratu behar da, nahiz eta grabaketak ikastaroaren Moodle plataformara igoko diren.
Ebaluazioa
Saio bakoitzean, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko, baita webinar-etara konektatzea eta parte hartzea ere.
Prestakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Informatika eta komunikazio familiako irakaslea izatea.
- Interneteko konexio egonkor bat izatea.
- GitHub kontu bat izatea.
- Bash komandoen exekuzioari buruzko gutxieneko ezagutzak izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
- Ikastetxe bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Eman izena ikastaro honetan
