Jardunaldi honetan alde batetik VX Model softwarea erabiliz alderantzizko ingeniaritzako prozesua erakutsiko da (Lanbide Heziketan eskuragarri duguna). Saioaren bigarren zatian, IDDO konsultoraren eskutik, fabrikazio aditiboaren erabilera eta integrazioa euskal industrian erakutsiko da. Bide batez, Ikaslab 3D inpresioko Lanbide Heziketako sareko azken berriak partekatuko dira.

Iraupena: 4.5 ordu
Lekua: Tknika, Zamalbide auzoa z/g, 20100 Errenteria
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 0.75 19-05-2022 09:00 - 09:45 Presentziala
2 0.75 19-05-2022 09:45 - 10:30 Presentziala
3 1.00 19-05-2022 10:30 - 11:30 Presentziala
4 2.00 19-05-2022 11:30 - 13:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

VX Model softwarearen erabilera erakutsiko da eta hori erabiltzeko erremintak partekatuko dira.

Bestalde, IDDOren eskutik euskal industrian fabrikazio aditiboaren erabilpena azalduz, bakoitzak bere ikastetxean erabilpen berriak aurkitu eta landu ahal izango ditu.

Edukiak

1.- VX MODEL: alderantzizko ingeniaritza egiteko softwarea (euskeraz)
2.- IDDO: fabrikazio aditiboaren erabilera euskal industrian. (gazteleraz)

Metodologia

Jardunaldian erabiliko den metodologia esposaketa bitartez izango da.

Ebaluazioa

Ebaluaziorako irizpide hauek hartuko dira kontuan_

- Prestakuntza orduen  %90 bete.

Baldintzak

 EAE-ko lanbide heziketako zentro bateko irakaslea izatea. 

Hautaketa irizpideak

Izen emate kopuruak partaide kopurua gainditzen badu, hautaketa bat egingo da hurrengo irrizpidea jarraituz

- Izen emate ordena kontutan izango da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.