Akuaponia, arrainak eta landareak modu jasangarri batean ekoizteko sistema da. Bertan, akuikultura tradizionala, uretako animalean hazkuntza; eta hidroponia; lurrik gabeko landareen ekoizpena; konbinatzen dira sistema itxi batetan. Akuikulturan, kultibatzen diren arrainen hondakinak uretan akumulazen dira, uraren toxikotasuna igoz. Akuaponia sistema baten aldiz, akuikulturatik aterako ondakinekin (akuaponiaren barruan subsistema bat da akuikultura); hidroponia sistema elikatzen da, hondakin hauek filtro biologikoetan nitrifikazio prozesua jaso ondoren. Nitrato hauek landareek xurgatu ondoren, ur hori, berriz ere akuikulturako subsistemara bueltatzen da garbi. Horrela aipagarria da, akuaponia ekonomia zirkularreko esperientzia bat dela, non hondakinik ez den kanporatzen. Kurtso honetan biotknifish proiektuaren transferentzia egingo dugu.
Iraupena:
20.00 ordu
Lekua:
Tknika
Edukiera:
15 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5,00 | 18-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
2 | 5,00 | 19-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
3 | 5,00 | 25-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
4 | 5,00 | 26-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- Akuaponia sistema baten oinarrizko funtzionamendua ezagutu.
- Laborantza hidroponikoetako landareen beharrak. Oinarrizko nozioak: landare motak, egutegiak, izurriteak...
- Tilapien beharrak. Oinarrizko nozioak: hazteko denborak, elikadura...
- Mantentze eta konpontze lanak sistema akuaponikoetan.
- Oreka kimikoa sistema akuaponikoetan. Oinarrizko nozioak.
Edukiak
1. Sarrera.
2. Akaponikaren ikuspegi orokorra: Zergatik da interesgarria?
3. Landareak akuaponia sistemetan. Beharrizanak eta ezaugarriak.
4. Arrainak sistema akuaponikoetan. Arrain motak, beharrizanak eta ezaugarriak.
5. Akuaponia instalazioen mantentze eta konpontze lanak.
6. Oreka kimikoa sistema osoan mantentzea.
Metodologia
Ikasgelan emango diren klaseak izango dira, eta Tknikan ditugun instalazioak baliatuko dira.Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Proposatutako aktibitateetan parte hartzea
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2018(e)ko Ekainaren 8(a).
- Ebazpena: 2018 (e)ko Ekainaren 11(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2018(e)ko Ekainaren 14(a).
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.