Ikastraining II Ikasenpresa programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan baita bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da. Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak formatzen jarraitzea garrantzitsua da. Formakuntza honen helburua da ekintzailetza ideiak aberasteko erramintak eta tresnak ezagutzea eta praktikan jartzea.
Iraupena:
4.0 ordu
Lekua:
CIFP Uni Eibar-Ermua LHII
Edukiera:
30 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 24-05-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Adimen artifizialean aurrerapenak ezagutzea, eta, bereziki, AAko tresnek ideia ekintzaileen garapenean izan dezaketen aplikazioa.
Edukiak
- Zer den eta nola funtzionatzen duen Adimen Artifizialak (IA) eta ChatGPT
- Nola galdetu ChatGPTri
- TxatGPT erabilera ikasenpresan: datuak aztertzeko,, marketing digitaleko kanpainak prestatzeko, etabar
- Beste arlo batzuetan aplikatzea: irudiak, PPTak, logoak, etab.
Metodologia
- Modalitate presentziala.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Ikastaroan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Ikasenpresako irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Izen-emate ordena kontuan hartuko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2024ko maiatzaren 22a
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.