CIROS Festo-ren garapen-plataforma da, industria-arloan erabilia, automatizazio-teknikarako 3D simulazio ereduak sortzeko aukera ematen duena. Plataforma hau, mekanismo eta material didaktikoz osatua dago eta ikasketa-ingurunean era askotan aplikatu daiteke. Eredu hauek aurrefabrikatuak izan daitezke eta interfaze industrialak, robotak eta kontroladoreak barne har ditzake. Softwarearen barruan MPS estazioekin birtualki lan egiteko liburutegiak daude, eta errealitate birtualarekin lan egiteko eta estazio eta roboteekin interaktuatzeko aukera ematen du ere.

Iraupena: 9.0 ordu
Lekua: Miguel Altuna LHII
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 04-07-2024 10:00 – 14:00 Presentziala
2 5.00 05-07-2024 08:30 – 13:30 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

  • CIROS-en erabilera: CIROS plataforman 3D simulazio ereduak sortzeko/erabiltzeko gaitasuna.
  • Sistemen integrazioa: Kontroladore industrialak eta robotak CIROS bidez konektatzeko eta programatzeko trebetasuna.
  • Ingurune birtualen garapena: MPS estazioak birtualki sortu eta manipulatzeko gaitasuna.
  • Errealitate birtualaren erabilera: Errealitate birtualeko teknikak aplikatzea estazio eta roboteekin ingurune simulatuetan interaktuatzeko.
  • Modelaketa eta logika programazioa: Logika programatuaren praktikak eta sistema automatizatuen modelaketa garatzea.
  • Aplikazio didaktikoa: CIROS ikasketa eta prestakuntza-inguruneetan aplikatzeko gaitasuna, maketak eta ikasketa-eszenak sortuz.

Ikastaro hau ingurune industrialetan eta robotikan programatzen duten irakasleei zuzenduta dago, software hau dagoeneko duten zentroentza, nahiz  hasieratik bere funtzionamendua ikasi nahi dutenentzat. Parte-hartzaileek CIROS STUDIO lizentzia bat jasoko dute 2024/12/31 arte baliagarria izango dena, ikastaroa amaitu ondoren tresna erabiltzen jarraitu ahal izateko.

Edukiak

  • CIROS-ekin lehen urratsak, erabilera eta maneiatzea.
  • MPS403/4-n sarrera CIROS-en.
  • Oinarrizko logika programatuaren praktikak (modelaketa).
  • Robotikaren praktikak hainbat eszenatokitan (oinarriak eta aukerak).
  • Biki digitalaren programazioa.
  • CIROS-en  erabilera ikasgelan.

Metodologia

Ikastaroak metodologia praktiko eta parte-hartzailea izango du, ikasketa aktiboan eta kontzeptuen aplikazio zuzenean oinarrituta

Ebaluazioa

Prestakuntza orduen %90 betetzea beharrezkoa da.

Baldintzak

Guzti hau instalatuta ekartzea beharrezkoa da:

  • TIA PORTAL V17, V18 edo V19
  • PLC SIM ADVANCED (TIA bertsio bakoitzari dagokion bertsioa)
  • CIROS STUDIO 7

Deskarga estekak honako hauek dira (TIA Portaleko lizentziak aktibatu ezin badituzue edo instalatzen duzen lehen aldia bada, lizentziak 21 eguneko proba epea duela jakin ezazue):

Hautaketa irizpideak

Inskripzioa ordenaren arabera.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.