Jardunaldi labur honetan, 5G teknologiari esker komunikazio satelitalak nola aldatzen ari diren ezagutzeko aukera izango dugu José Luis Alcolearen, Hispasat-eko 5G teknologiaren arduradunaren, eskutik. Telefonia mugikorraren belaunaldi berriak erabilera-kasu berriak esploratzea ahalbidetzen die Hispasat bezalako enpresei eta, beraz, gurekin ezagutzea animatzen zaituztegu.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1.00 | 05-12-2024 | 11:00 – 12:00 | Online |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Jardunaldi honen bidez, honako helburuak lortuko dira:
- Satelite-sareetan 5G teknologia nola erabiltzen ari den jakitea.
- Garatuko diren etorkizuneko erabilera-kasuak ezagutzea.
Edukiak
Hona hemen jardunaldiaren edukiak:
- Satelite-komunikazioera sarrera
- 5G NTNren eragina satelite-industrian
- Estandarraren bilakaera
- Direct to device
- Regenerative payload
Metodologia
Ikastaroa webinar ireki bat da eta, hortaz, aurrez azaldutako edukiak landuko dira. Gainera, jardunaldi amaieran, galderak egiteko aukera izango dugu.
Ebaluazioa
Formakuntza orduen %90a bete behar da.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea beharrezkoa da, baina “elektrizitatea eta elektronika” eta “informatika eta komunikazioak” familien irakasleen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Elektrizitatea eta elektronika familiako irakasleek lehentasuna izango dute
- Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko abenduak 3a.
Onartuen/ez onartuen ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko da 2024ko abenduaren 4an.
Eman izena ikastaro honetan