Prestakuntza honen helburua BALIOAK 4.0 ikaskuntza ereduan txertatzea da, FP Euskadiko ikaskuntza-ereduan lanean ari diren heziketa-zikloetan.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5.00 | 07-03-2024 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
2 | 5.00 | 14-03-2024 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
3 | 5.00 | 11-04-2024 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
4 | 5.00 | 25-04-2024 | 09:00 - 14:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 10.00 |
Konpetentziak
Balioak 4.0 zikloaren ETHAZI planteamenduan integratzea.
Balioak 4.0 proiektuarekiko inplikazioa.
Edukiak
Balioak 4.0 FP Euskadiko ikaskuntza-ereduan.
Erantzukizun indibiduala.
Balioak 4.0: solidaritatea, inklusioa, ekimena eta interdependentzia.
Erantzukizun sozial korporatiboa.
Heziketa-zikloaren ibilbidea balioen ikuspegitik.
Metodologia
Modalitate erdipresentziala.
Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
Ebaluazio irizpideak:
Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
Ikaskuntza koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
Partehartzaileen zikloa ETHAZIn duten garapena kontutan hartuko da.
Lehentasuna emango zaie irakasle-talde bereko 2 pertsona dituzten eskaerei.
Ikastetxeen arteko plazen oreka kontutan hartuko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emateko epea: 2024ko otsailaren 27a baino lehen.