Tknika, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzarako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa, I+G+b proiektuen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide-heziketa ematen duten zentroetara transferitzeaz eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuaz arduratzen den organo teknikoa da.
TKNIKA Lanbide Heziketan Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren helburuak dira:
Berezkoak dituen funtzioak betetzeko, TKNIKAk zuzendaritza-talde bat izango du, zuzendari exekutiboa eta arloko zuzendariak, proiektu eta zerbitzu bakoitza garatzeko pertsona kualifikatuak izango dituena, eta honako jardun-arlo hauetan egituratuko da:
1. Lanbide Heziketari Aplikatutako Berrikuntza Arloa.
3. Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa Arloa.
4. Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa.
5. Lanbide Heziketaren eremuko Nazioartekotzea.
Aurreikusitako helburuak lortzen laguntzeko, TKNIKAk kudeaketa-sistema integratu bat du, prozesuak eta horien arteko elkarrekintzak barne hartzen dituena. Bere kudeaketa-sistemaren erreferentzia gisa kalitatea kudeatzeko ISO 9001 arauak eta I+G+b kudeatzeko UNE166002 araua hartzen ditu, eta arau horietan azaldutako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen du.
Tknikak I+G+b kudeatzeko sistema etengabe hobetzeko konpromisoa hartu du.
TKNIKAk I+G+B kudeatzeko UNE166002 araua hartzen du bere kudeaketa-sistemaren erreferentziatzat, eta arau horretan azaldutako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen du.
TKNIKAk konpromisoa hartzen du I+G+B kudeatzeko bere sistema etengabe hobetzeko.