Tknika-Lanbide Heziketa, Formnext Fabrikazio Aditiboaren Ferian

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Aurreko astean, Alemaniako Frankfurt hirian, Europa mailan egiten den eransketa bidezko fabrikazioa teknologien feria nagusia burutu da, Formnext-2019. Feria honetan, teknologia hauen makina eta soluzioen garatzaile, erabiltzaile eta ikerketa zentru eta ezagutza agente ugari bildu dira.
Lanbide Heziketatik irakasle talde batek parte-hartu du bertan, eta prozesu hauen azken berriak eta tendentziak ezagutzeko aukera izan dute, ikuspegi desberdinetatik, teknologia batzuen eta besteen arteko abantaia eta mugak, material metaliko eta ez-metalikoak, prototipatze eta produkzio aplikazioak, digitalizazio eta softwareeen erabilpena, eta kasu eta aplikazio adibide praktikoak. Han ikusi eta ikasitakoa, Lanbide Heziketan eransketa bidezko teknologia eta 3D inpresioarekin martxan ditugun espezializazio arlo eta ikastetxe proiektuentzat, oso erabilgarria izango da.