LabMU – TDT-HD Laborategia

LAB-MU

Urruneko ekipamendua. Ekipamendua Internet bidez eskura dago. Software zehatz bat instalatuz ikasle eta irakasleek beren eskoletatik erabili ahal izango dute.

Erabiltzaile anitzeko laborategia, VPN sarbide bitartez, Hardware eta Software kudeatzeko eta LTD seinaleak sortzeko eta aztertzeko ahalmena ematen duena.

LabMU erreminta bat da, ingurune hezitzaileentzat diseinatuta ikaskuntza eta errealitatea elkartzen bait ditu, seinale digitalak, iturrien hautaketa, trama digitalen sorrera, seinaleztapena, multiplexazioa, trama azterketa, seinale errealen sormena eta grabaketak egiteko aukera ematen duena.

Ondorengo sarrera iturriak ditu:

  • 4 TDT atzitzaile (hardware)
  • 3 ASI sarrera (hardware)
  • MPEG artxiboak.
  • Transport stream artxiboak.
  • HD formatuekin ere.

Eta hauekin ondorengo probak egin ditzakegu:

  • Ituri banakako MPEG seinaleen azterketa.
  • Streaming bitartez bistaratze.
  • Artxibo batean grabaketa eta honen deskarga.
  • ASI sarrera batean birsartze.
  • COFDM modulazioa.

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

Elektrizitate-elektronika familiako irakaslea.

LabMu laborategiaren inguruko ezagutza edukitzea.

Arduraduna:

Telekomunikazioetako dinamizatzailea
Patxi Guardia Novo
pguardia@tknika.eus
943082900
943082910

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.