“Prozesu erabilgarriak 3D sorkuntzan” ikastaroari hasiera eman diogu.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ikastaroa 25 orduko iraupenarekin, bost egunetan banatuak, espezialitate desberdinetako irakasleei zuzenduta dago eta Errealitate Birtuala eta Areagotuan oinarritutako eduki didaktikoak sortzeko interesa duen orori.

Ikastaroak honetan lagunduko die:

Giza gorputzaren mugimenduak harrapatzeko sistemak ezagutzea.
Giza gorputzaren mugimenduak (osoki edo partzialki) harrapatzeko sistemak menderatzea eta errealitate birtualaren eremuetan erabiltzea.
Argiztapen harrapaketarako argazki sistemak erabili eremu errealetan.
3D proiektuetan HDRI irudiak erabiltzea argiztapen errealistak lortzeko.
Hololens gailua eta errealitate mixtorako dituen gaitasunak ezagutzea.
Micorsoft Hololenserako garatzen ikastea.

Ikastaro hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioan” errepikatuko da.

Erlazionatutako proiektua

Ingurune Birtualak