WFCP

World Federation of Colleges and Polytechnics

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) ikastetxeen eta nazioarteko eta eskualdetako ikastetxeetako elkarteen nazioarteko sare bat da.

WFCP sarea liderra da lan-ingurunean heziketa eskaintzeko garaian, betiere ekonomia globala aberastera begira. Sare hori funtsezko lokarria da; ikastetxeak eta gaitasunen arloko gainerako eragileak lotzen ditu –enplegatzaileak, sektoreko gaitasun-kontseiluak, industriak, gobernuak, finantzaketa-agentziak eta abar–. Hortaz, gaitasunen ‘ekosisteman’ gure kokapena nabarmentzen lagunduko du.

Kideek mundu osoko langileen enplegagarritasuna areagotzeko hezkuntza-estrategia berritzaileak eta jardunbide onak partekatzen dituzte.

WFCP sarea ahots bateratua da, eta bere kideek:

  • Haien erkidegoetara transmiti ditzakete haien ekarpenak.
  • Politikak prestatzeko prozesuan kolektibo gisa eragina izan dezakete.
  • Informazioa eta esperientziak eskura ditzakete eta elkarrekin ikas dezakete.
  • Jardunbiderik onenak parteka ditzakete.
  • WFCP sareko onlineko erkidegoarekin  bat egin dezakete.
  • Langileen eta ikasleen mugikortasuna hobetzeko elkarteak susta ditzakete.
  • Nazioarteko kontratuak sinatzeko itunak gara ditzakete.
  • Ezagutzaren trukea errazteko munduko biltzarrak antola ditzakete.

wfcphttp://wfcp.org/

Proiektu honi lotutako albisteak: