TA3

Trans-Atlantic Technology and Training Alliance

Proiektu honen jabea:Lanbide heziketaren eremuko nazioartekotze arloa

Nazioarteko sarea

TA3 sarean parte hartzeari esker, Atlantikoaren bi aldeetan berrikuntzaren alorrean lan egiten duten eragileak identifika ditzake TKNIKAk, eta balio erantsi handiko proiektuak parteka ditzake horiekin.

TA3 (Trans-Atlantic Technology and Training Alliance) Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako eskola komunitario eta tekniko nagusiek osatutako partzuergo bat da, mugaz gaindiko ikaskuntza eta berrikuntza sustatzen duena, eskualdeetako ekonomiei laguntzen diena eta ikuspegi globalaren balioa eta garrantzia sustatzen duena.

TA3 sarearen xedea da ikaskuntza, berrikuntza eta erakundeen arteko trukea sustatzea (batxilergoaren aurreko heziketa teknikoa eskainita), eskualdeetako ekonomien garapenaz arduratzen direnen eraginkortasuna areagotzeko ikerketak eta politikak sustatzea eta ikasitako ikasgaiak dibulgatzea.

http://www.ta3online.org/