Internet of Machine (IoM)

Elkarreragingarritasuna eta konektagarritasuna 4.0 industrian. Fabrika adimendunetarantz.

Proiektu honen jabea:Lanbide heziketari aplikatutako berrikuntza arloa

4.0 Industria kontzeptuak aldaketa handiak dakartza industria-esparruan eta bere helburu nagusia da prozesu produktiboak fabrikazioaren digitalizazioaren bidez eguneratzea, lehiakortasuna irabazteko eta bezeroari zuzendutako produkzio bat ezartzeko. Paradigma-aldaketa horrek dituen ezaugarri nagusien artean, aipamen berezia behar dute malgutasunak eta elkarreragingarritasunak.

Eredu-aldaketa horrek teknologia erraztaile batzuk gehitzea eskatzen du, eta teknologia horien ikuspegi globala duten profesionalak, egungo fabrikazio-prozesuak fabrikazio-paradigma berrira egokitzeko. Horrek, ziur asko, lanbide-profil berriak sortzea ekarriko du berekin, eta lehendik daudenak eguneratzea. Eredu berria aplikatzea erraztuko duten teknologien artean, hauek nabarmendu daitezke:  sistema ziberfisikoak (CPS), Industrial Internet of Things (IIoT), robotika kolaboratiboa (COBOTS), eransketa bidezko fabrikazioa, 3D inprimaketa, bigdata, adimen artifiziala (AI), zibersegurtasuna, LEAN kudeaketa-sistemak, etab.

Proiektu honetan Industrial Internet of Things (IIoT) esparruan lan egingo dugu bereziki. Gure helburu nagusia izango da IIoT-arekin lotutako zikloak ematen dituzten Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleen premiak identifikatzea eta horiek trebatzea beren ezaguerak eta prestakuntza, industriaren premia berrietara egokitu ditzaten. Proiektu honen helburu espezifikoen artean hauek daude:

  • Industriak fabrika adimendunen (Smart Factories) esparruan erabiliko dituen protokoloak eta arkitekturak analizatzea eta soluzioak proposatzea, PLC-ak eta Gateway-ak hodeiko plataforma batekin komunikatzeko.
  • IIoT sistema baten bloke funtzionalak analizatzea eta zenbait erreminta eta teknologia probatzea datuen bilketa eta analisia egiteko eta prozesuen gainean jarduteko.
  • Networking eta automatizazioko ekipamenduen fabrikatzaileekin lan egitea 4.0 Industriarekin lotutako berrikuntzen jakinaren gainean egoteko.
  • FPeuskadiko irakasleei fabrikazio-paradigma berrira egokitutako lanbide-profilak bultzatzeko aukera emango dieten prestakuntzak garatzea.

Proiektu honi lotutako albisteak: