EFVET

European Forum of Technical and Vocational Education and Training

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

Nazioarteko sarea

EFVET elkartearen bidez, Europako finantzaketa duten proiektuetarako balizko bazkideak identifikatzen ditugu, eta modu aktiboan parte hartzen dugu antolatzen diren mintegietan eta hitzaldietan.

EfVET Europako elkarte profesional berezi bat da, Europako herrialde guztietako lanbide-heziketako eta prestakuntza teknikoetako hornitzaileek eta hornitzaileentzat sortutakoa. Xedea da:

  • Europa osoko lanbide-heziketan eta prestakuntza teknikoetan kalitatea eta berrikuntza sustatzea.
  • Jardunbide onen trukea eta elkarlana garatzea.
  • Ikastetxeei Europako lanbide-heziketako eta prestakuntza teknikoetako politikan eragina izateko plataforma eskaintzea.

Lanbide-heziketa eta prestakuntza teknikoa hobetzeko baterako jardun guztiei laguntzeko esparru transnazionala eskaintzea.
EfVET elkarteak funtsezko zeregina betetzen du; Europar Erkidegoko politiken eztabaidan bere kideak ordezkatzen ditu eta haien ezagutza eskaintzen du –lanbide-heziketaren sektorearen izenean–; era berean, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza-prozesuan parte hartzen du EUCIS (European Civil Society Platform for Lifelong Learning) elkartearen bitartez.

http://www.efvet.org/