Elektrizitatea eta elektronika, Informatika eta komunikazioak

Ikasturtea:
2026-2027

Partaideak:
CPIFP LA SALLE-BERROZPE LHIPI
CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
CIFP DON BOSCO LHII

PCBSYNTH-4-AI proiektuaren helburua plaka elektronikoen (PCB) fabrikazioan kalitate-kontrola automatizatzeko prozesua optimizatzea eta arintzea da, Adimen Artifiziala, ikusmen artifiziala eta datu sintetikoen sorkuntza uztartuz.

AA bidezko sistemak entrenatzeko prozesuan denbora eta baliabide gehien eskatzen duen lana dataseten sorkuntza eta irudien eskuzko etiketatzea da. Izan ere, objektuen detekziorako ikaskuntza sakoneko sistemek kalitatezko datu-multzo handiak behar dituzte, eta datu horien etiketatzeak kostu eta denbora-karga handia eragin dezake. Horrek prozesua moteldu, garestitu eta zaildu egiten du, bereziki ETEentzat eta baliabide mugatuagoak dituzten hezkuntza-inguruneentzat.

Proiektu honek arazo horri erantzun praktiko eta berritzailea eman nahi dio. Horretarako, KiCad software irekiko CAD/CAE tresnaren fitxategietatik eta 3D modeloetatik abiatuta, irudi sintetikoak eta haiei lotutako etiketak automatikoki sortzeko metodologia eta software-tresna garatuko da (KiCad Project, 2024). Python eta Blender bezalako tresna irekien bidez, PCB baten diseinu birtualetik informazio geometrikoa, osagaien kokapena, orientazioa eta irudi-koordenatuak erauziko dira, eta horietatik AA sistemak entrenatzeko erabil daitezkeen dataset sintetikoak sortuko dira.