MYW Epe laburreko prestakuntza karviná-n, Txekiar Errepublika

 In AREAS / INTERNATIONALISATION IN THE FIELD OF VOCATIONAL, Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Formakuntza Karvináko Business Gate eraikinean izan zen. Rpic-eco Marek formakuntzaren koordinatzailea zen eta bera zen lab desberdinetara eta eskoletara eraman gintuen pertsona. Mekanikako eta mekatronikako Karvinako eskola teknikoa bisitatu genuen adibidez.

Ekintzailea izatekoari buruzko formulario bat bete behar izan genuen. Formulario honen helburua zen bakoitzak jakitea analizatzen bakoitzaren kreatibitatea, berrikuntzen ideiak, pertsonalitatea, trebetasunak eta arriskuei aurre egiteko era. Business Gate eraikinean, taldean egiteko ariketa interaktiboak egin genituen. Adibidez, eskuekin egiteko joku bat egin genuen. Egin behar zena zen paperezko orrialde bat zeharkatu behar genuela gure kreatibitatea erabiliz. Hori bai erronka!

Halaber, bezeroari buruzko ekintzak egin genituen. Adibidez, collage moduko bat egin behar genion bezero bati. 3 taldetan banatu ginen eta hasi ginen aldizkari askotako irudiak mozten. Horrelako beste ariketa bat egin genuen non bilatu behar genuen erosketa karro bateko fitxa bat. Ideia zen diseinatzea eta gero 3D inprimagailu batean inprimatzea.

Baita ere komentatu genuen egin behar genuen proiektuaren eskuliburua. Erabakiak izan ziren desberdindu behar genituela bai gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak. Gaitasun teknikoei begira, hauek izango ziren: autocad, 3D inprimatzea, arduino eta eskulanak.

Hurrengo bi egunetan Ostravara joan ginen eta Invent Medical deitutako startup bat bisitatu genuen. Bertan, batez ere umetxoentzako buruko protesiak egiten zituzten. Software, 3D eta diseinu laborategiak erakutsi zizkiguten. Gero, beste startup bat bisitatu genuen Idea Hub deiturikoa. Startup hau 4 pertsonengatik besterik ez zuten dena eramaten. Hemen laserrekin mozketak egiten zituzten, mekanika,mekatronika eta baita ere egurrarekin lan egiten zuten. Haien helbururik nagusiena ikasleek parte hartzea da. Azkenik, azken  egunean fab lab bat bisitatu genuen Ostravan baita ere. Fab lab honen izena Fajna Dilna zen eta ola zahar batean kokatuta zegoen. Zeramika, egurrarekin eta oihalekin lan egiten zuten.

Erlazionatutako proiektua

MAKE YOUR WAY (AMAITUA)