Hasi da Euskadiko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III EDIZIOA

 In Cursos Verano FPeuskadi, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Gaur goizean, espezialitate eta gai ezberdinak lantzen dituzten udako ikastaroei hasiera eman zaie.

Ikastaro guztiak bi asteetan zehar eskainiko dira TKNIKAn zein Don Bosco, Usurbilgo Lanbide Eskola eta San Viator ikastetxeetan. Ikastaro bakoitzaren iraupena aste batekoa da, 25 edota 30 ordu bitartekoak izanik eta goizeko ordutegian eskaintzen ari dira.

Oraingo honetan ere, leku desberdinetatik gerturatutako parte-hartzaileak ditugu; euskadiko lanbide heziketako irakasleak, estatuko hainbat erkidegotik etorri diren irakasleak eta baita atzerritik bertaratu diren irakasleak ere.

Aukera polita elkarrekin ezagutza eta esperientzia partekatzeko!