URRATSBAT ENPRESEN 1. MARKETPLACE

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Zer da Urratsbat enpresen Marketplace-a?

Tknikak koordinatutako euskal lanbide heziketako ekintzailetza ibilbidean beste pausu bat gehiago da Urratsbat enpresen Marketplace-a.

Ikasenpresarekin hasi (kultura ekintzailea) eta  bere ardatz nagusia Urratsbaten (ekintzailetza) daukan ibilbide honek, Urratsarearen bitartez bere laguntza ematen jarraitu nahi du nahiz eta enpresak jada martxan egon.

Markeplace-aren kasuan gainera, laguntza hau ibilbide bikoitzakoa da, enpresak beraien zerbitzu eta produktuak saldu ditzaketelako, baina, baina baita ere LH-ko beste ikasle batzuentzat eredu izan daitezkeelako.

Marketplace-aren helburuak:

1.- Agerikoena, enpresak ezagutzera eman eta salmentak handitzeko plataforma bat martxan jarri. Kontuan izan behar dugu LH-ko ikastetxeak bezero ere izan daitezkela.

Horretarako erakusle guztiak beraien enpresak publikoki aurkezteko aukera izango dute.

2.- Lanbide heziketa, formakuntza teknikoaz gain ekintzailetza sustatzeko gai dela ere frogatzea eta oso mota ezberdinetakoa gainera Boga garagardoa eta Sopelana Aventura enpresek , adibidez, adierazten duten bezala.

3.- Ekintzailetza, nahiz eta zaila izan posible dela frogatzea, bai jendeari orokorrean bai LH-ko ikasleei ere.

4.- Ekintzailetza arloko ekitaldiak antolatu Market Place-a probetxatuz. Enpresen aurkezpenak, finantzazioari buruzko mahai ingurua, Branding-ari buruzko 3 saio, eta azkenik Zumba saioa ekitaldia festa giroan bukatzeko.

5. Azkenik UrratSarea, Urratsbat enpresen sarea, bultzatu. Helburu honekin Urratsbat enpresa batek diseinatu duen App-a izango dugu erakusle guztien datuekin.