Ethazi astea 2019

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

TKNIKAtik irakasle, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko tailerrak eskaini ere.

Horretarako ekainaren 10etik 14ra topaketa eta jarduera ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguru berriaren inguruan.

Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko modu berrian aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.

Izen-ematea: www.tknika.eus (ikastaro atalean).
Izen-emate epea: 2019ko maiatzaren 16tik 22ra.
Ebazpena: 2019ko maiatzaren 30ean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.

•Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datu guztiak osatuz).

Matrikulazio epea: 2019ko maiatzaren 30etik ekainaren 5era.

Programa

ekainak
10 Ikaskuntza-komunitatea: Ebaluazioa
11 Ikaskuntza Koordinatzaileen Topaketa
Tailer irekiak
12 Erronketan ikaskuntza dinamizatzeko teknikak:
ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko erronkaren fase ezberdinak dinamizatzeko erabil ditzakegun tresna ezberdinekin esperimentatzeko tailerra.
Hizkuntza: gaztelania
40
plaza
San José Maristak Ikastetxea
Durango
12 Ebaluazioa: errubrikak, egunerokoa eta porfolioa:
Ethazi ikuspegitik ikasketa prozesuaren ebaluazioa erraztu dezaketen tresnak ezagutzeko eta esperimentatzeko tailerra.
Hizkuntza: gaztelania
60
plaza
Iurreta
Institutua
Iurreta
12 Komunikazio eta elkarlanerako gaitasun digitalak:
gaitasun digitalek komunikazioa eta elkarlanerako gaitasunen garapena errazteko ematen duten aukeraz jabetzeko tailerra.
Hizkuntza: euskara
30
plaza
Tknika
Errenteria
13 “Ikaskuntza koordinatzaileak 18-19” – azken saioa
14 IKT Pedagogoak

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI