Elementu Finitoen Analisiaren inguruko transferentzia ikastaroa eman da

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Aste honetan, Bidasoa, Don Bosco, Easo, Oteitza, Aretxabaleta eta Elorrieta-Erreka Mari lanbide-heziketako ikastetxeetako irakasle talde batek parte hartu du Siemensen SIMCENTER FEMAP softwarearen bidezko Elementu Fintoen simulazioaren prestakuntza ikastaro batetan. Software horrek aukera ematen du diseinu-programa desberdinetatik inportatutako geometrietan lan egiteko eta hainbat eratako analisiak egiteko (modala, estatiko lineala, estatiko ez-lineala, termikoa,…). Ikastaroa material konposatuen espezializazio arloan egiten ari den lanaren emaitza da, eta Tknikako kolaboratzailea eta Bidasoako irakaslea den Jon Arozenak eman du. Ikastaroaren helburu nagusia FEMAPen aukerak ezagutaraztea izan da, softwarearen inguruko sarrera bat azalduz eta hainbat ariketa praktiko eginez, eta tresna hau  FPEuskadiko ikastetxeen eskura jartzea beren eskoletan edo ikasleek dituzten erronketan erabiltzeko. Laister argitaratuko dira sarrerako ikastarorako prestatutako eskuliburuak, azalpen-bideo batzuekin batera. Informazio osagarria eskatzeko, Tknikaren kontaktu orokorreko postaren bidez jar zaitezkete harremanetan.

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)