Burutu da Tknikak “Creatividad e Innovación aplicada en la FP de Canarias” Prestakuntza Programako 2. fasean gauzatu duen partaidetza.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Pasa den astean amaitu genuen “Creatividad e Innovación aplicada en la FP de Canarias”Prestakuntza Programako 2. Fasea bere lehendabiziko promozioarekin. 2. Fase horrek, “Creatividad e Innovación: trabajando retos” izena duenak, honako helburu nagusi hau dauka: prestakuntza zikloetan era sistematikoan aldaketa metodologikoa aurrera eramateko gako nagusiak sakon lantzea.

ENLAZA proiektuak hainbat ekintza biltzen ditu eta horietako bat da Prestakuntza Programa osoa. Testuinguru horretan, Kanarietako dinamizatzaileez eta Tknikako hainbat kidez osatutako talde batek Prestakuntza Programa martxan ipini zuen Kanarietako erkidegoko Lanbide Heziketa sistema osoan aldaketa metodologikoa hedatzeko helburuarekin.

Prestakunta Programak badu 1. fase bat, sentsibilizaziorako. Fase horretako lehendabiziko promozioak 2017. urteko azken hiruhilekoan zehar gauzatu zuen lana. Harrez gero, ondoz ondoko promozioek ere aukera izan dute, Ikaskuntza Kolaboratiboko oinarriekin esperimentatuz, euren eginkizuna era sistematikoan lan kolaboratiboan oinarritutako testuinguruetara bideratzeko.

Tknika-Kanariak elkar arteko diseinutik abiatuta eta estreinako promoziarekin Tknikak gidatutako lana kontuan duelarik Kanarietako dinamizatzaile taldeak ardura bereganatu zuen: hango lagunek doitu eta Kanarietako erkidegoko errealitatera moldatu zuten proposamena.

Hasierako 6 promozioek, 1. fasekoek, 2017/2018 ikasturtean zehar irla nagusietako (Kanaria Handiko eta Tenerifeko) eskaerari erantzun zioten. Gero, 2018/2019 ikasturteko promozio batzuek, “Canario, conoce tu Tierra” leloari kasu eginez, gainerako irleetako beharrei erantzuten aritu dira.

Trabajando con el grupo de Tenerife en la primera promoción de la 1ª fase

Goraipaitzekoa da bi ikasturtean 165 irakaslek eman dituztela hasierako urratsak aldaketa metodologikoan; esperientzia horiek eragin dituzte erantzun beharreko galdera berriak: ikaskuntza kolaboratiboa ardatzat hartuta nola berrantolatzen dut ikasketa emaitzak jorratzeko lana? Nola jokatu behar dugu modulu-bisio batetik ziklo-bisio batera mugitzeko? Zer behar dugu irakasle TALDE gisara aritzeko? Galdera horiei eta bestelakoei erantzuteko asmoz Prestakuntza Programako 2. faseari ekin zitzaion, “Creatividad e Innovación: trabajando retos” izeneko faseari hain zuzen.

Moduluko bisioa

moduluan oinarritutako norberaren bisiotik…

Zikloko bisio bateratua

…TALDEko ziklo mailako bisiora.

Lan prozesua tankerakoa izan da 2. fase honetarako, eta faseko hasierako promozioarekin, dagoeneko dexente sakondu dugu erronketan oinarritutako lan kolaboratiboko funtsezko gaietan, ETHAZI eredua erreferentzi hartuta. Orain, 2. fase honetan, eragin-gunea zikloa bera da; beraz, zikloaren birprogramazioa, etekin handira bideratutako irakasle TALDEaren kudeaketa eta ebaluazio-prozesuaren moldaketa, besteak beste, hartu dute protagonismoa.

Aspectos a considerar para el cambio metodológico

Hemendik aurrera Kanarietako lagunek eusten diote testiguari eta haiek izango dira aldaketa metodologikoaren liderrak. Tknikatik bihotz-bihotzez eskertzen diegu ikasten jarraitzeko aukera berri hori eta, beti bezala, gure aldetik ateak irekita gelditzen dira elkarri aberasten diogun bestelako esparruan elkarlanean aritzeko.

Eutsi goiari!

Erlazionatutako proiektua

ETHAZI